Partner-ak - OKA Zerbitzu Informatikoak
Inprimatu
  • Hewlett-Packard
Hewlett-Packard, HP bezala ere ezagutua, informazioaren teknologien munduko enpresa handiena da. 2006an IBM, Palo Alton (Kalifornia), egoitza duen fabrika gainditu zuen. Hardwarea eta softwarea fabrikatu eta komertzializatzen du, informatikarekin lotutako laguntza zerbitzuak eskaintzeaz gain. Konpainia 1939an sortu zen eta elektronika eta laborategiko tresnak egiten jarduten zuen. Egun, inprimagailuen salmentan enpresa aintzindaria da.
HP
Informazio gehiago: www.hp.es

  • BDP-Software
Merkatuaren bilakaerak eta saltokien sektoreko teknologiak aipatutako sektorean erabiltzailearen lana etengabe hobetu, indartu eta erraztera behartzen gaituzte.

BDP Softwarea ukimen-teknologiaren baliabideak optimizatu eta maximizatzeko sortu eta garatutako kudeaketa-programa multzoa da, teklatutik egindako kudeaketa posibleak ahaztu gabe.

Gure programen modulazioa helburua hauxe da: sektore guztiek modu indartsu, arin, eraginkor eta seguruan babestuak izateko aplikazio informatiko bat izatea, enpresen beharrizan guztiak estaliz.

Gure produktuek eskaintzen duten bermea 1984tik merkatuan integratutako enpresan oinarritzen da, sektore desberdinetan software konponbideak emateko garatuz eta aldatuz. Profesional talde handi bat zure zerbitzura daukazu azken ukimen-teknologietarako softwarea, on-line zerbitzua, programen etengabeko eguneratzea eta ahal den arreta onena eskaintzeko.

Web honetan gure oinarrizko ezaugarriekin osatutako programen bilduma osoa aurkezten dizugu, (ezinezkoa da aukera erabilgarri guztiak leku txikian zehaztea) BDP Softwarearekin lortu ditzakezun aplikazio eta abantailekin.

Informazio gehiago: www.bdpcenter.com


  • Golden Soft

Enpresako eguneroko lanean sortzen diren oztopoei aurre egiteko sortu zen. Merkatuan programa asko dago, nahiz eta horiek aplikatu eta ezartzeko ikastaro konplikatuak eskatzen dituen.



Denbora/Ezagutza

Golden Soft-en uste dugu bezeroak bere enpresaren kudeaketa ezagutu behar duela, baina ez du kudeaketarako tresnak ezagutzeko denbora eskaintzerik. Gure produktuak trebakuntza-lanaldia saihesteko aztertuta daude, erabiltzaileak bakarrik lan egin dezake lehenengo egunetik.

 

 

Konpromisoa

Golden Soft-entzat, bezeroak dira premisa garrantzitsuenetako bat, benetako adituak haiek direlako. Horregatik daude gure proiektuak gure erabiltzaileek egindako ekarpen gehienen bidez garatuta.

 

 

Egonkortasuna

Golden Soft-ek 23 urte daramatza espainiako Pyme-ren zerbitzura. Gure ibilbide guztian produktuari gure erabiltzaileen ekarpenak ezartzen joan gara, aplikazio oso egonkorra eta enpresa zorrotzenaren beharrizanei erabat egokitua lortuz.

 

 

Dedikazioa

Golden Soft-en lantaldea bezeroen benetako beharrizanei erantzun eraginkorrak eskaintzeko ahalegin guztiak jartzen dituen profesionalez osatua dago.

 

 

Kalitatea
Gure bezeroek onena behar dutelako, Golden Soft-ek gure softwarearen kalitatea bermatzen duten kontrol sakonak egiten ditu.

 

 

 

Informazio gehiago: www.goldensoft.com